jueves, 9 de febrero de 2012

EZINA EKINEZ EGINA

Kaixo lagunok eta ongi etorri "Ezina Ekinez Egina" blog berrira. Nahiz eta nire istorioa aspaldi hasi zen, gaur bertan hasiko naiz zuekin nire ametsa partekatzen.


Duela urte eta erdi, hondartzan nire neskalagunarekin paseatzen nengoelarik, neure buruari galdetu nion: benetan gogoko al duzu egunero egiten duzuna? benetan atsegin duzu zure lana?galdera hauek erantzunez, konturatu nintzen nire bizitzak norabide berria har zezala beharrezkoa zela. Eta gaur egun arte.



Irakasle izateko asmotan, euskara ikasten hasi nintzen iaz. HABE 2 atera eta gero, nire hurrengo helburua zen EGA. Datorren otsailaren hamazortzian larunbatean, atariko probarekin hasiko da borroka. Eta prest egongo naiz.


Ondo izan!